Astilleros Muruetako soldata-taulak % 40raino jaitsi dira duela gutxi, enpresa-batzordearen gehiengoaren babesarekin. Izan ere, komiteak, eskubide eta soldaten politika erregresiboan, enpresarekin egiten duen kolaborazionismo-mailaren urak gainezka egiteko falta zen tanta baino ez da. Zuzendaritzak eta batzordeak langileen soldatan eraginik izango ez dutela berresten badute ere, soldatei eusteko osagarri bat aplikatzen baitzaie, etorkizuneko langileek soldata prekarioak izango dituzte beraien erabakien erruz, enpresako langileen legez kanpoko lagapenak salatzen ari diren une honetan. Era berean, beheranzko taula horiek onartuta, bi maila ezberdinetako plantilla bat sortzeko aukera ematen diote enpresari. Hortaz, enpresak arrazoi ekonomiko eta objektiboengatik espediente bat justifikatu nahi duen unean, merke eta azkar desegin ahal izango dira beraien arabera hobeto ordainduta dauden langileak, enpresa askotan egiten den ohiko jardunbide batean.
Azken traizio horri, enpresak egiten dituen azpikontratazio irregularrekin batzordearen isiltasun- eta kolaborazionismo-politika gehitu behar zaio: azpikontratazio horiek langileen legez kanpoko lagapenak deklaratzeko baldintza gehienak betetzen dituzte, laneko segurtasuna zaintzeko eta hobetzeko interes eza, isilik egoten baitira eta salduta uzten baitituzte langileak, zuzendaritzak laneko arriskuen prebentzioaren arloan egiten dituen ez-betetzeen aurrean, egunez egun gora egiten baitu enpresako istripu-tasak. Azken batean, enpresa batzorde hau bere interesen eta zuzendaritzaren interesen alde baino ez da mugitzen, enpresako konpartsa txotxongilo lanak egiten dituen bitartean, zalantzazko helburua duten dirulaguntza publikoei begira zuritzeko. Bertan, kide batzuek, sindikatuko insignia eta guzti, irregulartasunak salatu nahi dituzten langileak kikiltzen dituzte.
Muruetako ontzioletan nagusi den lan-harremanen ereduaren pean, ez da errespeturik, hobekuntzarik edo aurrerapenik egongo eskubideetan, baizik eta prekarietateak, abusuak eta gehiengoaren zatiketak jarraituko dute, immunitatearen eta entxufatu gutxi batzuen sustapenaren alde, azken hondamendira arte. Azken finean, nolako pertsonak igotzen dira egitura ustel baten pean?
Arrazoi horiengatik, Astilleros de Muruetako CNTko sail sindikalak traizio barkaezina eta Astilleros de Muruetan jasaten ari den eskubideen murrizketaren, soldaten eta lan-osasunaren aurkako politikan ezinbesteko laguntzailea izatea leporatzen diogu enpresa-batzordeari, eta horregatik, bertako kideei oraindik duintasun apur bat geratzen bazaie, berehala dimisioa ematea eskatzen dugu.
Zuk lan , zuk erabaki. Ez dadila goranahi burokrata bat ere jolastu zure ogiarekin. Defenda zaitez eta egin bat zure eskubideen alde borrokatzeko.