CNT Ezkerraldeko Gizarte Ekintzako idazkaritzatik gure babes osoa adierazi nahi diegu “Los Ochos” auzoko bizilagunei, izan ere, euren etxebizitzekin espekulatu eta inolako alternatibarik gabe kalera bota nahi dituzten funts putreengatik kalerapen mehatsupean baitaude.
Horregatik, langile klaseari mobilizatzeko eskatzen diogu, eta gure afiliazioari dei egiten diogu mobilizazio hori babes dezan. Mobilizazioa irailaren 24an izango da, 19:30ean, Los Ochos auzoko plazan. Era berean, erakunde eta alderdi politikoei dei egiten diegu gai honetan neurriak har ditzaten, eta interes espekulatiboen aurretik etxebizitzarako eskubidea lehenets dezaten.
