21 martxoa 2025

Martxoak 8. Emakume langileon eguna. Mundu berri baten sortzaileak

Izan gaitezen gu, emakume anarkosindikalistak, mundu berri baten sortzaileak. Borroka eta errebindikazio egun honetan berriro ere ahotsa altxatzen dugu eskubide guztiak guztiontzat exijitzeko. “Bizirauteko” lan egiteak zer esan nahi duen jakinda, kalera aterako gara hurrengo M8 honetan -eta beti-, gure aldarrikapen guztiak lortu arte borrokatzeko: guztiontzat izango dira garaipenak.

Astean gehienez hogeita hamar orduko lanaldiak nahi ditugu. Ez dugu esplotatuak izan nahi, ezta beste batzuk esplotatu ere.

Gizarte-prestazioak eta pentsio duinak nahi ditugu, oinarrizko beharrak duintasunez bete ahal izateko.

Osasun-sistema publikoa, unibertsala, kalitatezkoa eta genero-ikuspegikoa nahi dugu. Lehen mailako arreta sendoa nahi dugu, ikuspegi komunitarioarekin, baliabide guztiekin eta gaixotasunaren prebentzioan eta osasunaren sustapenean oinarrituta.

Hitzordu mediko presentzialak nahi ditugu, arreta integrala, jasaten ditugun indarkeria ugariak detektatu ahal izateko, hauek borrokatu eta ezabatzeko. Soberan ditugu antsiolitikoak eta antidepresiboak, farmazeutikak elikatzen dituztenak, bidegabekeriaren aurrean gure amorrua murriztuz .

Atzerritarren legea indargabetu nahi dugu, eskubide guztiak guztiontzat nahi ditugu.

Gure gorputzari buruz erabaki nahi dugu eta abortu unibertsalaren onartzea eta estaldura eskatzen dugu, eperik eta tutoretzarik gabe: gure gorputza geurea baino ez da.

Gerrekin eta genozidioekin amaitu nahi dugu, industria militarrarekin eta gerren negozioarekin amaitu nahi dugu. Gastu militarrak hezkuntzara, osasunera eta gizarte-baliabideetara bideratu nahi ditugu.

Hori guztia eta askoz gehiago nahi dugu. Emakumeok ez dugu makineria kapitalistak, kontsumistak eta suntsitzaileak aurrera egiten jarrai dezan ahalbidetzen duen motorra izaten jarraitu nahi.

M8! Mundu berri baten sortzaileak. Gora borroka anarkofeminista!