21 martxoa 2025

Patronalaren gehiegikeriaren aurrean: eskubideak ezagutu, defendatu eta bereganatu!

EZAGUTU: Egunero jasaten ditugu gure gure eskubideen urraketak eta patronalaren gehiegikeriak lantokietan. Kaleratzearen beldurraz, ezjakintasunaz eta langileen sindikazio apalaz baliatzen den patronal aseezina. Egoera horri aurre egiteko, zure eskubideak ezagutzea da lehen urratsa.

Sindikatuak informatzen zaitu!

DEFENDATU: Langile klasearen borroken emaitza diren eta hainbeste esfortzu kostatu diren gaur egun ditugun eskubideak, desagertu egin daitezke uste osoz defendatzen ez badira. Hauek galtzeak prekarietate-kuota handiagoak izatera garamatza.

Sindikatuak defendatzen zaitu!

BEREGANATU: Langileen bizi-baldintzen hobekuntza eskubide berriak eta hobeak bereganatzearekin lotuta dago. Sindikalismoa indar eraldatzaile izan da gizarte bidezkoago eta solidarioago baten aldeko borrokan. Gaur ere, lorpen hauek zure esku daude.

Zure borrokarako tresna sindikatua da!

CNT alderdi politikoetatik independentea, liberaturik gabea eta dirulaguntzarik onartzen ez duen den sindikatu bat da, interes bakarra langileena delarik. Enpresetan Sail Sindikaletan antolatzen gara, eredu sindikal eraginkor eta bitartekaririk gabea, non erabakiak zuk zeuk zure kideekin batera hartzen dituzu.

Zu zara sindikatua!

Elkarrekin indartsuago gara. Afilia zaitez!