Santurtziko Udalaren enplegu-planaren enpresa emakidaduna den Lanerako SLko CNTren sail sindikalak salatu du “enplegu-plana kanpoko enpresa baten esku utzi dela, eta horren ondorioz kontratatutako pertsonen soldatak jaitsi eta lan-baldintzak okertu egin direla”. Juan Andrades enplegu-zinegotziak, 72.000€ baino gehiagoko soldata duelarik, egindako adierazpenen arabera, non “baliabideak ahalik eta gehien optimizatu behar direla” esan zuen, sindikatuak ez du ulertzen “nola hitz egin dezake zinegotziak baliabideak optimizatzeaz bitartekari bat sartu denean, aurreko edizioetan enplegu-planaren kudeaketa zuzenean Udalak egin duenean”. CNTk eskatzen du “lan-baldintzak udal-langileentzat indarrean dagoen hitzarmenarekin parekatzea, orain arte gertatu den bezala, eta diru publikoa erakunde publikoek gardentasunarekin kudeatzea, are gehiago aurreko urteetan hala egin dela jakinda, eta ez zerbitzua garestitzen eta enplegua prekarizatzen duten hirugarren enpresen bitartez”. Egoera hori salatzeko, sindikatuak elkarretaratzea egingo zuen pasaden larunbatean, apirilak 23, 12:00etan, Santurtziko udaletxearen aurrean.