23 apirila 2024

CNTk greba deitu du Ecologia y Espacio enpresaren EAEko lantokietan

CNTk salatu duenez, “Ecoespacio enpresak, Iberdrola, CLH edo Enagas bezalako enpresentzat basogintzako azpiegiturak mantentzen dituen enpresak, ez ditu betetzen CNTko sail sindikalaren eta enpresaren artean uztailean egindako lanuzteen ondoren lortutako akordioak, bere eskubideak erreklamatzen dituena kaleratzen duelarik”.

CNTk azpimarratu duenez, “Ecoespacioko zuzendaritzak entzungor egin die egoera bideratzeko deiei eta langileek urrian zehar egindako mobilizazioei. Horregatik, Ecoespacion enplegua eta eskubideak defendatzeko, CNTk greba deitu du EAEko lantokietan azaroaren 15etik 25era “.

Sail sindikalak honako hauek ere salatu ditu: “Hitzarmena ez betetzea, kaleratzeak eta jazarpen sindikala, Frantziara joandako lankideen baldintza eskasak eta laneko osasunaren arloko prebentzio falta”.

“Zuzendaritzaren itxikeriaren eta errepresioaren aurrean, Ecoespazioko langileek greba egun gehiago deitu dituzte azaroan, eta abenduan jarraituko dute Ecoespaciok akordioak betetzen ez baditu eta langileen eskubideak errespetatzen ez baditu”, iragarri du CNTk.