CNTko sail sindikaleko batzarrak uztailaren 6an, asteartean, berretsi zuen greba-batzordeko ordezkarien eta enpresaren arteko aurreakordioa, aurreko egunean hasitako grebari amaiera emanez. CNTko sail sindikalak “akordio hau positibotzat, izan ere, langileen lan-eskubideetan aurrerapauso bat eman da, langileen aldarrikapen nagusiak onartzen bait ditu” jo du, eta akordio horren sinaduraren ondorioz “aro berri bati hasiera ematea espero dugu, non langileen eta enpresaren arteko gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpondu daitezen”. Gainera, sail sindikalak jakinarazi duenez, “akordio honetan enpresak eta sail sindikalak konpromisoa hartu dute oporretatik bueltan lanean jarraitzeko, akordiorik lortu ezin izan zen puntuetan, eta adostutakoaren jarraipena egiteko”.
Zentral anarkosindikalaren ustez, garaipen hau “langileen batasuna eta elkartasuna langileok gure asmoak lortzeko dugun indarraren erakusgarri da”. Era berean, CNT sindikatuak azpimarratu duenez, “sail sindikal honen jardunak eredu izan beharko luke guztiontzat”.
Sail sindikalak Ecologia y Espacioko gainerako langileak sail sindikalarekin bat egitera animatu ditu (ecoespacio@barakaldo.cnt.es), informatu daitezen eta beren lan-eskubideak aldarrikatzeko. Azkenik, CNTko sail sindikalak eskerrak eman nahi dizkie “CNTko sindikatu guztiei greban egondako langileei elkartasuna adierazteagatik, batez ere Valladolid eta Gasteizeko CNTri, eta komunikabide askeei gatazkari buruz egindako estalduragatik”.