20 apirila 2024

CNTk greba deitu du Ekologia eta Espacio enpresaren EAEko lantokietan

CNTk salatu duenez, “Iberdrola, CLH eta Enagas enpresentzako baso-azpiegiturak mantentzen dituen Ecoespacio enpresak, ez ditu langileen oinarrizko eskubideak betetzen”.

CNTk azpimarratu duenez, “hilabeteetako negoziazioen ostean, inolako aurrerapenik gabe, eta enpresaren borondatea ikusita, Ecoespacioko CNTko Sail Sindikalak lanuzteak deitzea erabaki du, uztailaren 5etik 15era EAEn, lan-baldintza duinen eta aldeen arteko benetako negoziazioaren alde”. Sail Sindikalak honako hau ere adierazi du: “Ecoespazioko plantillak bere oinarrizko eskubideak errespetatzea eskatzen du, hala nola lan-egutegia edo bermeak dituen ordutegi-erregistro bat”.

Sail Sindikalak enpresaren aldetik hitzarmena urratu izana ere salatu du, eta “are baldintza kaskarragoetan Frantziara joandako CNTko ordezkariaren aurkako jazarpen sindikalaren amaiera” eskatu du.

Erakunde anarkosindikalistaren arabera, “Ecoespazioaren esku dago gatazka egoera hau bideratzea, irailean gora egingo duelarik langileen eskaerei irtenbiderik eman ezean”.

Baldintza duinen alde, Ecoespacio greban!