6 urria 2024

Carrefour Express (Supermercados Montañeses S.L.), familia bateragarri egiteko neurriak eskatzeagatik kaleratu zuen langilea berriro onartzera kondenatua izan da

Joan den otsailaren 2an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ezetsi egin zuen Supermercados Montañeses S.L. enpresak, Leioako Carrefour Express enpresaren enpresa kudeatzaileak, aurkeztutako errekurtsoa, eta berretsi egin zuen Bilboko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaia, gure lankidearen kaleratzea baliogabetzat jotzen zuena. Epai horrek berretsi egiten ditu CNTren tesiak; izan ere, hasieratik ikusi genuen kaleratze hori langileak eskatutako familia bateragarri egiteko neurriengatik izan zela. Sentenziak dionez, “Enpresa demandatuak ez du kaleratzea eragin zuen arrazoiaren frogarik aurkeztu”. Are gehiago, epaitegiak azpimarratu duenez, “Enpresa demandatuak kontratazioak egin ditu […] aldi baterako kontratu bat mugagabe bihurtuz ere“.

CNTtik garaipen horren garrantzia azpimarratu nahi dugu, izan ere, enpresa eta ugazabek egunez egun kendu nahi dizkiguten lan-eskubideen aldeko borrokaren adibide argia da, are gehiago elikadura-merkataritza bezalako sektore feminizatu eta prekarizatuetan.

Era berean, CNTtik Carrefour Expresseko langile guztiei bat egiteko eta dagozkien eskubideen alde borrokatzeko eskatzen diegu.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure lankideari elkartasuna adierazi dioten lankide eta auzokide guztiei.