6 urria 2024

CNT-CAMPSAk bost langileren kontratua mugagabe bihurtzea lortu du

CAMPSA-Galindo zerbitzuguneetako CNTko Sail Sindikalak Ugaldebietako zerbitzuguneko bost langile mugagabe bihurtzea lortu du, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ikuskaritza-ekintzaren bidez. Lan Ikuskaritzak egindako aktaren arabera, erakunde horrek enpresari “enpresaren behin-behinekotasun handia justifikatzeko” eskatu zion eta, “hori demostratu ezin izan zuenez, eskuinaldeko gasolindegiko aldi baterako langileak berehala mugagabe bihur zitezen eskatu zitzaion”. Sail sindikalak uste du ITSSren ebazpen hori garaipen garrantzitsua dela; izan ere, aldi baterako langileak baztertzeko CAMPSAren planei jarraituz, berehala kaleratuko ziren langileen lanpostua bermatzen du.

Hori dela eta, CAMSA-Galindoko Sail Sindikalak aldi baterako kontratuekin lanean ari diren gasolindegi guztietako langile guztiei eskatzen diegu Sail Sindikalarekin harremanetan jar daitezela, haien kasua aztertzeko.