El Salto Diario egunkarian argitaratutako artikulu interesgarria, lokal eta eraikinetako garbiketaz arduratzen diren langileei ahotsa jartzen diena.
Hiri-finken garbiketako langileek salatu dutenez, Gobernuak eta enpresaburuek babesik gabe uzten dituzte: lehenak ahaztu egiten ditu “ordaindutako baimen berreskuragarrien” dekretuan, eta besteek ez diete norbera babesteko ekipamendurik ematen.
https://www.elsaltodiario.com/coronavirus/limpiadoras-portales-comunidades-vecinos-desprotegidas-decreto-covid-esencial
CNTk neurri sindikalak hartu ditu, presentzia dugun Bizkaiko Garbiketa sektoreko hainbat enpresatan, artikuluan aipatzen direnen antzeko egoerak gertatzen ari direla egiaztatu baitu.
CNTk ez du onartuko, eta ohartarazi nahi dugu, langileak babestu ezean, neurri sindikalak eta juridikoak hartuko ditugula enpresek ez badute betetzen langileen osasuna babesteko betebeharra.
Gaur egun, lokalak eta eraikinak garbitzeko sektoreko langileek ere lanean jarraitzen dute. Horregatik, CNT sindikatuak honako hau eskatzen du presaz:
- Langileei prebentzio-neurri eta COVID-19ren aurkako babes-neurri guztiak ematea.
- Arrisku-, toxikotasun- eta nekagarritasun-plusa ordaintzea.
- Lanera behartzen bazaituzte, ez ditzatela eskuak garbitu zure osasunarekin.
Eskatu zure NBE!