30 apirila 2024

Ezkerraldeko CNT-ko sail sindikalen erantzuna osasun alarmaren aurrean

Osasun alarmaren hasieratik, krisi guztietan legez, kostu guztiak, bai ekonomikoak bai gizatiarrak, langileon poltsikotik ateratzen saiatu dira gobernu, enpresa eta patronalak. Hala ere, Ezkerraldeko CNT-ko sail sindikalak lehenengo momentutik borrokatu gara beharrezko prebentzio neurriak ziurtatzeko eta lan eskubideak defendatzeko. Jarraian, gure sail sindikalek burututako ekintzen laburpena eskaintzen dizuegu.

Transportes Ocon

Etxebarriko lantokian, non sail sindikaleko ordezkariak lan egiten dute, egoera kaotikoa zen: bajan zeuden lankide ugari ordezkatu gabe, prebentzio neurrien inguruko informaziorik ez, NBErik ez… Arduradunaren faltaren aurrean eta enpresaren erantzukizunen omisioaren aurrean, eta egun hauetan Correos-en duten egoera larria kontuan hartuz, CNT-ko sail sindikaletik eskakizun ezberdinak bidali genizkion enpresari, haien artean, beharrezko NBEak banatzea eta kamioien kabinen desinfekzioa.

Sail sindikalaren jokabidearen ostean, Trasportes Oconek maskarak, eskularruak eta gelak banatzen hasi zen langileen artean. Hala ere, NBE hauek galkorrak direla gogoratu diogu enpresari, behar denenan ordezkatu ditzan. Era berean, enpresak kamioien kabinak desinfektatzeko agindua eman zion arduradunari. Hala ere, pertsona honek, osasun alerta honen lehenagoko beste egoera batzuetan bere arduragabekeria erakutsi duelarik, kristolako burutazioa izan zuen eta kamioen barrualdea lixibarekin busti zituen. Honek, kamioien barrualdea putzuz bete zituen, kamioietan akats ezberdinak eraginez eta langileak elektrizitatearen inguruko istripuak izatera arriskatuz eta lixibaren lurrun toxikoen eraginpean jarriz. Ekintza hauek enpresari komunikatu dizkogu, eta kamioietan aurkitutako eta enpresak konpontzeko intentziorik ez duen akatsak batuz, guzti hau Lan Ikuskaritzaren aurrean jarriko dugu.

Campsared (Repsol)

Nahiz eta hasiera batean langileok beharrezkoak diren NBEak ez izan, pixkana lantokietara iritsi ziren, CNTko sail sindikalak eskatu zuen moduan. Hortaz, gaur egun esan dezakegu langile guztiek dituztela gelak, maskarak eta eskularruak beraien lana aurrera eramateko. Enpresak langile bakarra izendatu du lanaldi bakoitzerako, bere lana gasolindegiaren barnetik eginez, prebentzio neurri gisa. Hasiera batean, langileen gehiegizko orduak erabiliko zituela, lanaren banaketa berri honen ondorioak orekatzeko esan zuen enpresak. Baina, orain, beraien oporrak kontsumitzera behartu ditu langileak, guztiz ilegala delarik, CNTko sail sindikalak salatu duen bezala. Sail sindikal honek, enpresaren jarreraz gain, enpresa batzordean gehiengoa duen sindikatuaren (CCOO) jarrera salatu nahi du, egoera honen aurrean isilik geratu bait da langileen eskubideak defendatu ordez.

Hortaz, CNTko sail sindikal honetatik, langile guztiak ohartarazi nahi ditugu, enpresak beraien oporraldien datak errespetatu behar dituelak. Horrela ez bada, jarri zaitezte gurekin harremanetan berehala.

Mediapost

Mediaposteko CNTko sail sindikalak hasieratik eskatu zion enpresari prebentziorako protokoloak ezartzea eta langileen osasuna onura ekonomikoen aurretik jartzea. Alarma-egoera hasterakoan, enpresak etxetik lan egitea ezin zuten lanpostuak bertan behera utzi zituen. Enpresak langileen oporraldiak eta norberaren aukerako egunak beregain hartzea saiatu zen, langile bakoitzarekin bakarka harremanetan jarriz. Honen aurrean, sail sindikalak egoera honen ilegaltasuna salatu zuen, enpresa eta langileen aurrean.

Langileak bide telematikoen bidez antolatu ondoren, enpresaren neurriak ukatu zituzten, enpresa-batzordeari bere errefusa adieraztera bultzatuz. Bitartean, enpresak ez zien langileei ofizialki ezer jakinarazi, hortaz, sail sindikal honek lan egin ez ziren egun hauek ordaindutako baimen bezala hartuko zituztela jakinarazi zion enpresari. Momentu horretan, enpresak atzera egin zuen eta ERTEa deklaratu zuen, alarma-egoera bukatu arte.

Azkenik, sail-sindikal honek pasaden urteetan izandako irabaziekin, langileon soldaten parte bat bere gain hartzea eskatu diogu enpresari.

Limpiezas Lombide

Alarma-egoera hasi baino lehen, bazegoen sail-sindikalaren eta enpresaren arteko gatazka, azken honen sindikatuen kontrako jarrerarengatik, gure delekatuak kaleratzen saiatu bait zen azpijokoen ezberdinen bitartez. Gatazkaren jatorria langileek kontratatuta dituzten eta lan egin behar duten ordu kopuruaren arteko ezberdintasunean dago, beraien zereginak ordu gehiago lan egitera behartzen bait dituzte. Epaia eta planifikatutako ekintza guztiak atzeratu behar izan ditugu alarma-egoerarengatik, baina aurrera eramango ditugu normaltasunera bueltatzerakoan.

Alarma-egoeran egon arren, langileak lan egitera joan behar izan dira, garbiketa sektorea funtsezkotzat hartu bait du gobernuak. Hala ere, NBE egoki eta behar adinekoak jaso gabe lan egin behar izan dute. Enpresaren jarrera arduragabea eta harroputza salatu nahi dugu sail sindikal honetatik, jarraian erakutsitako ekintzetan ikusi daitekeenez.

Lehenik eta behin, alarma-egoera hasterakoan, lan egiteko ziurtagiria langileei bide telematikoen bitartez bidaltzea ukatu zuen enpresak. Sail sindikal honek jarrera hau aurpegiratu zion enpresari, eta geroago, norbaitek (ez dakigu nork) “baimena eman zuela” ziurtagiria telematikoki bidaltzeko esan zien langileei. Kasualidadea!

NBEn aldetik, enpresak ez du behar adineko maskarak eman langileei. Gainera, enpresako nagusiak mezu bat bidali zien langileei Whastapp-en bidez, bolondres sare batengatik jasotako maskara akastunen kontura trufa egiten, eta bueltatu behar zituztela esaten. Enpresak ez du inoiz ez gelik edo antzekorik banatu, nahiz eta bere zereginen artean eskubanda, tiradera eta heldulekuen garbiketa egon, non birusa aurkitu daiteke. Honen ordez, enpresan ekoiztutako “ur ionizatua” banatu dute, kasu batzuetan etiketarik gabe, hortaz, ezin dugu jakin produktu honen osaketa, kontrako ondorioak, eragina, e. a. Gainera “ur ionizatu” hau ez dago Osasun Ministerioak argitaratutako birusen aurkako produktuen zerrendan.

Azkenik, eta bere langileei “adore emateko”, enpresako nagusiak argazkiak bidali ditu non bulegoko langileekin besarkatuta agetzen zen enpresaren kanpoaldean, enpresak bidalitako segurtasun neurriak bete gabe.

Ecología y Espacio

Alarma-egoera honek gure kide Alexisen kaleratzearen salaketa kanpainaren erdian harrapatu gaitu sail sindikal honetan. Alexis enpresaren aurrean egindako kantitateen erreklamaziogatik izan zen kaleratua. Alarma-egoera hasterakoan, sail-sindikal honek enpresarekin jarri zen harremanetan beharrezkoa den prebentzio materiala eskatzeko, hasieran ez bait zegoen ezer ere ez. Material hau pixkana iristen hasi zen, hala ere, enpresaren jarrera guztiz arduragabea zen, adibidez, langileei bi pertsona baino gehiago kotxe berberean bidaiatzeagatik ezarritako isunak ordainduko zituela esanez. Sail sindikalak enpresari bere jarrera aurpegiratuz gero, kotxe gehiago jarri zituen langileen eskuetan.

Hala ere, nahiz eta langile gehienak beraien zereginetan jarraituz, Ecología y Espaciok ezinbesteko ERTE bat aurkeztu zuen, 21 langileen kontratuak eteten eta beste hiruren lanaldiak murriztuz. Nahiz eta egoera honetan egon eta langile batzuk COVID-19rengatik edota beste langileekin kontaktua izateagatik isolamenduan eduki, enpresak sail sindikalarekin batzeko gonbidapenen aurrean ez ikusiarena egin du, nahiz eta beti bere jarrera elkarrizketatzailea harrotasunez adierazi.

Ecología y Espacioko sail sindikalak enpresa honen burugogortasuna salatu nahi dugu, bai hemen deskribatu dugun egoeraren aurrean bai bestelako egoeren aurrean ere, adibidiez, Lan Ikuskaritzak behartu dion langileen kotizazioen erregularizazioa, bere aplikazioa langile guztiei enpresak sail sindikalarekin eztabaidatu nahi ez duelarik. Hau gertatzen ez bada, sail sindikal honek kasu bakoitza salatuko du Lan Ikuskaritzaren aurrean.