CNT Ezkerraldetik gure babesa adierazi nahi diegu Vicinayko (Sestao) langileei, euren lanpostuen defentsan borrokan ari baitira. Era berean, herritarrei dei egiten diegu Ezkerraldeko enpleguaren defentsan antolatzen ari diren mobilizazioekin bat egin dezaten.
Vicinayko zuzendaritza berriak enplegu-erregulazioko espediente bat (ERE) aurkeztu du, Sestaoko lantegiko 60 langile kaleratzeko asmoz, hau da, plantillaren ia erdia; era berean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat (ERTE) aplikatu nahi die gainerako langileei.
Langileek enpresako zuzendaritzaren kudeaketa txarra salatu dute, eta Eusko Jaurlaritzari ere exijitu diote Vicinayko enpleguaren defentsan inplikatu dadila. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak diru publikoa bideratu zuen enpresa erreskatatzeko, eta, horregatik, langileen lanpostuak babestearen ardura ere badu.
Langileak beldur dira Dámaso Quintanak, Haizea Winden presidenteak, bultzatutako operazio honen atzean, industria-proiektuari eusteko interesa baino, enpresa kokatuta dagoen lursailak eskuratzeko interes handiagoa egon ote daitekeen. Gogoratu dezagun Quintanak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, enpresa erreskatatu zuela, hartzekodunen konkurtsoan zegoenean.
Mobilizazioetan, langileek salatu dute, halaber, enpresa erosi zenean bermatuta ere ez zegoen eta hiru hilabeteko lana suposatzen zuen eskaera baten galera ezin dela neurri horiek hartzeko justifikazioa izan. Izan ere, neurriok plantillaren erdia kaleratzea eta gainerako langileei beste ERTE bat ezartzea ekarriko lukete.
CNT Ezkerraldetik enpresako zuzendaritzari EREa bertan behera uzteko exijitzen diogu, bai eta Eusko Jaurlaritzari Vicinayko langileen lanpostuak defenda ditzala eskatu ere.
Borroka da Vicinayko enplegua defendatzeko bide bakarra.
