- ekitaldia hau amaitu da.
AZAROA LIBERTARIOA
8 azaroa 2023 @ 18:30 - 25 azaroa 2023 @ 12:00
Aurten, Azaro Libertarioaren jardunaldiak izango dira CNTren Barakaldoko lokalean”Erakusketa eta hitzaldi hauen bidez, egungo eztabaiden ardatzean alternatiba anarkista jarri nahi dugu”, adierazi dute CNTtik.
Kultur jarduera ez da gelditzen CNTn. Oraingo honetan azaro osoa iraungo duten jardunaldiak izango dira, “gaurkotasuneko gaiak klasikoagoekin tartekatuz”, adierazi du zentral anarkosindikalistak.
Jardunaldien hasiera Carlos Taibo idazle eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle ohiak egingo du, “Anarquía, decrecimiento y colapso” saio interesgarriarekin.
“Krisi ekologikoak eta kolapso orokorraren arriskuak lehen mailan jartzen dute proposamen libertarioa eta, horrekin batera, autokudeaketaren praktika eta elkarrekiko laguntza. Horri dagokionez, Hegoaldeko herrialdeetan bizirik dirauten lurraldearen eta kultura aurrekapitalista askoren defentsarako borroketako asko adibide iradokitzaileak dira”.
Ostiralean, hilak 10, 18:30etan, Rubén Úceda komikigileak “Negras Tormentas, Casilda revolucionaria y El corazón del sueño” lanaren triologia aurkeztuko du.
Desoroimenaren aurkako komikiak sortuz, imaginario antikapitalista bat eraikitzen du bere lanaren bitartez.
Hurrengo ostiralean, azaroaren 17an, 18:30etan, Jtxo.Estebaranz historialariak “Barakaldoko bastioi libertarioaren berri eta aldarrikapena” Aurkeztuko du.
Juantxo Estebaranz: Historia Garaikidean doktorea. Historialari militantea. 2011n bere “Breve Historia del anarquismo vasco” argitaratu zuen, anarkismoak Euskal Herrian izan dituen oinarriak eta ibilbidea ezagutzeko ezinbesteko gida, orain “De la Primera Internacional a Askatasuna” lanean sakondu eta dokumentatzen du.
Azkenik, Lorenzo Morales musikariak “Vencieron, pero gané” autobiografia aurkeztuko du azaroaren 25ean, larunbata, eguerdiko 12:00etan.
“Vencieron, pero gané” Lorenzo Moralesen memoria autobiografikoak dira (El Noi…). Lagun eta etsaientzako liburua, ezinbestekoa artista batek ideia batzuen eta musika alternatibo eta independentearen alde egindako borroka ulertu nahi baduzu.
Oroimen autobiografiko honetan,
Lorenzo Moralesek (El Noi…) Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT) militante eta bere eskola eta bizitza izan diren bi taldeetako (Los Muertos de Cristo eta El Noi del Sucre) kide gisa izandako bizipen guztiak azaltzen ditu.:
Eta azkenik, hilabete osoan zehar “Batasunaren irudia: CNT eta UGT iraultzaren eta gerraren artean (1934-1939)” erakusketaz gozatu ahal izango da.
Espainiako langile-mugimenduaren historiarako garrantzi handiko prozesua irudikatzen duten kartelen erakusketa bat: CNT eta UGT sindikatu historiko handien arteko batasunaren irudia. Marrazkilari bikainen laguntzarekin, propaganda-baliabide deigarrienen indarrarekin eta beti militantziaren balioarekin, kartel hauek sindikatu sozialista eta anarkisten hurbiltasuna gogorarazten dute, 1934ko iraultzako batasunaren lehen entsegu partzialetik gerrak piztutako ekintza-batasunaren prozesu konplexuraino.
Jarduera guztiak CNTren Barakaldoko lokalean egingo dira (Gaztela eta Leon kalea, 10).
Erakusketa ordutegia Astelehenetik ostegunera:18:00etatik 20:30etara
Asteartea: 11:00etatik 13:00etara