M17an GREBARA!!

Gutxiago lan egin – Gehiago bizi

Soldata duinak guztiontzat!

Iparralde eskualdeko CNTk martxoaren 17ko greba orokorra babesten du EAE eta Nafarroan, gatazka erreal eta material batetik sortzen delako: aberastasuna sortzen dugunon eta hori bereganatzen dutenen talkatik. Gutxieneko Soldata duin bat eskatzea ez da kapritxo bat ezta lelo huts bat ere; premia larria da prekarietate estrukturalaren, etengabeko inflazioaren eta bizitza duina ahalbidetzen ez duten soldaten aurrean.

Hala ere, borroka sindikala ezin da marko instituzional, lurralde‑muga edo identitateetan itxi eta gauzatu soilik. Esplotazioak ez ditu mugak ezagutzen, eta langile klaseak ere ez luke ezagutu behar. Gure identitate komuna klasearena da, jatorria, hizkuntza edo administrazio‑markoa edozein izanda ere. Horregatik defendatzen dugu gutxieneko soldata unibertsala eta nahikoa, antolakuntza langilearen bidez irabazia, ez goitik emandako kontzesio bat edo kudeaketa politikorako tresna gisa.

Grebaren indarra ez datza kupula sindikalen sinadura batean edo negoziazio amaierako argazki batean. Behetik eraikitzen denean du benetako potentzia: batzar irekiak, koordinazio horizontala, demokrazia zuzena eta ekintza kontzientea. Oinarritik antolatzen ez denean, greba, botereak irentsi dezakeen erritual bihurtzen da; kolektiboki eraikitzen denean, presio‑tresna eraginkorra eta ikaskuntza kolektiborako espazioa bilakatzen da.

Baina gure borroka ez da soldatan gelditzen. Ez dugu soilik gure lan‑indarra garestiago saldu nahi; saldu beharra inposatzen digun sistema bera zalantzan jarri nahi dugu. Horregatik defendatzen dugu 30 orduko lan‑astea, soldata galdu gabe: lana banatzeko, sortutako aberastasuna birbanatzeko eta bizitza berreskuratzeko. Eta 30 urte kotizatu ondoren erretiro duina eskatzen dugu, lan‑bizitza mugagabe luzatzea denbora eta osasunaren lapurreta delako.

Soldata unibertsala duina eskatzen dugu, gaur egun kanpoan geratzen direnak barne hartuko dituena: etxeko langileak, migratzaileak, ekonomia ezkutuan

dauden sektoreak eta prekarizatuenak. Etxebizitzaren arazoari benetako irtenbideak exijitzen ditugu: etxegabetzeen geldiaraztea eta benetan eraginkorra izango den parke publiko bat sortzea. Era berean, zerbitzu publikoak irmoki defendatzen ditugu, pribatizazioen eta murrizketen aurrean, oinarrizko eskubideak negozio bihurtzen dituzten horien aurrean.

CNTk martxoaren 17ko mobilizazioetan parte hartuko du, greba patronalaren eta Estatuaren aurkako konfrontaziorako tresna legitimoa delako. Langile antolakuntza indartzera goaz, ez gure indarra delegatzera edo goitik ezarritako mugak onartzera; horregatik bultzatuko dugu langile klasearen interes kolektiboak modu horizontal eta borrokalarian defendatzen dituzten beste indarrekin eta erakundeekin koordinazioa. Langile klasearen askapena langile klasearen beraren obra izango baitda.

¡¡GUTXIENEKO SOLDATA UNIBERTSALA ETA DUINA!!

¡¡LAN‑JARDUNALDIA BENETAN MURRIZTU, SOLDATA GALDU GABE!!

¡¡LAN‑ERREFORMEN DEROGAZIOA!!

¡¡PREKARIETATEAREN, BEHIN‑BEHINEKOTASUNAREN ETA PATRONALAREN ABUSUEN AMAIERA!!