Beste urte batez, CNT Barakaldo eta Ateneo Lagun elkarteak elkartu dira Azaro Libertarioa ospatzeko. Aurten, programa anitz eta irekia antolatu dute, komunitate osoari zuzenduta, eta bertan liburu aurkezpenak, kontzertuak, zinema eta antzerki emanaldiak, baita kartel historikoen erakusketa iraunkor bat ere izango dira. Hile osoan zehar garatuko diren jarduera hauek, ikuspegi libertariotik eta gizarte-justiziaren ikuspegitik, interes sozial, kultural eta politiko gaiei helduko diete.
Egitaraua
- Azaroak 7, ostirala, 19:00etan, CNT Barakaldon: Verdad y revolución social hitzaldia Alejandro Mata Camachoren eskutik.
- Azaroak 15, larunbata, 18:00etan, La Kelo Gaztetxean: El Látigo langile eta anarkista argitalpenaren aurkezpena. Herri bazkaria egingo da aurretik (14:00).
- Azaroak 15, larunbata, 19:00etan, La Kelo Gaztetxean: Kontzertua, Takikardia, Merak eta Kirten taldeekin. Sarrera: borondatea.
- Azaroak 19, azteazkena, 19:00etan, CNT Barakaldon: Anarquía para jóvenes (y para quienes no lo son tanto) bere egilea Carlos Taiboren eskutik.
- Azaroak 22 larunbata, 12:00etan, CNT Barakaldon: Olerki-errezitala Amalia García Fuertes (Todavía no somos piedras) eta Conrado Santamaría (Salario) olerkarien eskutik.
- Azaroak 26, ostirala, 19:00etan, CNT Barakaldon: Israel hemen ere hasten da. Sionismoaren harremanak Euskal Herrian. Hitzaldia gazteleraz izango da.
- Azaroak 28, larunbata, 19:00etan, CNT Barakaldon: Bakarrizketa Ane Lindanerekin: Feminismo y antifascismo desde el humor.
Kartel historikoen erakusketa iraunkorra: Azaro osoan zehar, Estampas de la revolución Española, 19 de julio de 1936 erakusketa bisitatu ahal izango da, CNT-FAIren Propaganda Bulegoek 1936an argitaratutako Estampas de la Revolución Española liburuan oinarritua eta José Luis Rey Vila kartelgile eta marrazkilariak egina.
CNT Barakaldo eta Ateneo Lagun elkartetik, herritar guztiak jarduera hauetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Azaro Libertarioa aukera paregabea da mugimendu libertarioaren historia, gaur egungo eztabaidak eta adierazpen artistiko eta aldarrikatzaileak gertutik ezagutzeko.

