CNT Ezkerraldea sindikatuak eta Ateneo Libertario Lagun elkarteak, Meltxor Guerrero (edizioaren maketatzaile eta prologuista) historialariarekin batera, XX. mendearen hasieran argitaratutako egunkari anarkistaren bilduma aurkeztu dute, ezkerraldeko langile eta mugimendu libertarioaren historiaren zati garrantzitsu bat berreskuratuz.
«El Látigo» 1911 eta 1914 artean Barakaldon argitaratutako egunkari anarkista izan zen. Ez zen izan XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean Bizkaian agertu ziren argitalpen libertario ugarietako lehena ezta azkena, baina bai Ezkerraldean argitaratutako argitalpenen artean ale asko gorde ditugun bakarra, eta, ziur asko, garrantzitsuena CNT sortu zen arte. Bere irakurketak bere orrietan idatzi zuten guztiengana hurbiltzen gaitu, bere kezka eta borroketara, bere desira, esperantza, porrot eta garaipenetara. Eta , isiltasunak eta ahanzturak gorabehera, hemen ere mugimendu libertario bat izan zela gogorarazten digu, zeinaren «El Látigo» isla bikaina izan baitzen.
Ez dezagun historia ahaztu!
Tokia: Barakaldoko CNT egoitza (Gaztela eta Leon kalea, 10)
Data: Maiatzak 30, ostirala.
Ordua: 19:00
